Skip to main content

Goierriko energia bulegoa jardunbide egokia Ihoben

Goierriko energia bulegoa jardunbide egokia Ihoben

Goiekik Lanbidek – Euskal Enplegu Zerbitzuak, Novia Salcedo Fundazioak, Ihobek – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta EEEk – Energiaren Euskal Erakundeak abian jarri duten Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lehen Esperientziak Programaren lehen deialdian parte hartu du. Dagoeneko amaitzen ari da, azken saioa otsailaren 23an burutu delarik. Bertan, programaren lehen deialdiko gazteak ez ezik, bigarren deialdian parte hartuko duten gazteak eta EEE, Ihobe, eta Novia Salcedo Fundazioko ordezkariak ere izan dira.


Saioa honetan, kasu inspiratzaile gisa, sortu berri den Goierriko Energia Bulegoa aurkeztu da: nola sortu den, zer eredu jarraitzen duen eta ordura arte izan dituen esperientziak eta emaitzak azalduz. Horrez gain, bigarren deialdian parte hartuko duten gazteentzat programa honekin burutu ditzaketen zereginen adibide izan da.


Goierriko Energia Bulegoak interes handia sortu du, mota honetako bulegoak Euskadiko eskualde eta herri ezberdinetan sortzen edota sortze prozesuan daudela kontuan izanik.

Data

08 Martxoa 2024

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00